XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Espainiako Estatuan eta Euskal Herrian gero eta nabarmenagoak dira gutxiengo etnikoekiko arrazakeria eta xenofobia; aitzitik, oso urriak dira, gure inguruko herrialdeekin alderatuz gero, horretarako erabiltzen diren baliabideak.
Bestalde, gure gizarteko zenbait talderengan, arrazoi bat edo beste dela, arazo hori hobeto ezagutzeko gogoa antzematen da.
Izan ere, hor daude, besteak beste: elkartasunerako taldeak eta elkarteak, toki-administrazioetako kudeatzaileak, ongintza-elkarteak, ikasle eta ikertzaileak, profesionalak, komunikabideak e.a. eta, horiekin batera, gutxiengo horiek biltzen dituzten elkarteak, gero eta ugariagoak.
Elkarte batzuk nahiko zaharrak dira, ijitoenak kasu, besteak berriagoak, etorkinenak hain zuzen.
Horientzat guztientzat prestatu dugu honako lan hau.
Hori dela eta, premiazkotzat jotzen genuen Espainiako Estatuan eta Euskal Autonomi Elkartean eskueran dauden baliabideak gidaliburu batean, sortu berrian alegia, bildu eta sailkatzea, horrelako gaiekiko interesik duenak nora jo jakin zezan.
Gidaliburu honen xedea ez da baliabide horiek ezagutaraztea soilik,
Gidaliburua, beraz, luzaroko tresna da.
Dena dela, abiapuntuko proposamen izateko prestatu dugu.
Liburu honek duen laguntzeko izaera horrek, hain zuzen, hobekuntzak etengabe jasotzeko aukera ematen
Bestalde, behin-behingo izaera hori dela eta, hasierako asmoa aldatuz joan da, eta soilik Euskadirako eta erakundeak zein elkarteak biltzeko zerrenda izan behar zuena, Estatu osorako erabil daitekeen gidaliburu bihurtu da eta, elkarteekin batera, baliabide juridikoak eta dokumentalak ere biltzen dira bertan.
Espero dezagun mardula izateagatik erabiltzeko oztopo ez bihurtzea.
Gizakien eta era askotako kulturen elkarbizitzak, aldakorrak eta korapilotsuak, dakartzan etenak ezabatzen laguntzea da gure asmoa; arrazakeria eta baztertze-joerekin batera doazen aurreritziei eta gaitzespenari aurre egin nahi diegu, joera horiek berriz ere sustraitzen ari baitira gure azal zuriko gizarte asebeteetan.